2019(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

33. astea | mintegian egindakoa

33. astea (2019/05/06) mintegian egin dena
  • Zerrenda pasatu dugu:
    • Deitutakoen artean ez etorriak:
      • Irene Eiguren
      • Jon Elortza
      • Leire Fernandez
      • Nerea Lopez
      • Unai Robles
      • Paul Uriarte
      • Olatz Vidaurrazaga
  • Twitter proiektuari buruzko froga egin dugu.

2019(e)ko apirilaren 30(a), asteartea

33. astea | mintegia prestatzen

33. astea (2019/05/06) mintegirako eginda ekarri behar dena

  • Azterketa izango denez, datorren asteko laborategi saiorako ez dugu ariketarik bidaliko.
  • Azterketa prestatze aldera:

2019(e)ko apirilaren 29(a), astelehena

32. astea | mintegian egindakoa

32. astea (2019/04/29) mintegian egin dena
  • Zerrenda pasatu dugu:
    • Deitutakoen artean ez etorriak:
      • Leire Fernandez
      • Unai Robles
      • Paul Uriarte
      • Jone Viteri
  • Proiektua: Twitter lanaren hobekuntzekin ibili gara.

2019(e)ko apirilaren 15(a), astelehena

32. astea | laborategia prestatzen

32. astea (2019/04/29) laborategirako eginda ekarri behar dena

Laborategi saio honen zioa FILE datu-mota lantzen jarraitzea da. Bitartean proiektua bukatuko duzue.

31. astea | mintegian egindakoa

31. astea (2019/04/15) mintegian egin dena
  • Zerrenda ez dugu pasatu, eta etorreraren kontrola eGela bitartez egingo dut. Deitutakoen artean ez etorriak:
    • Leire Fernandez.
    • Unai Robles.
    • Paul Uriarte.

  • Fitxategiak lantzeko hainbat baliabide gure eskura daukagu. Fitxategien baliabideak ezagutzeko adibideak prestatu dira. Adibideak exekutatu aurretik hiru iruzkin:
    1. Fitxategi hauek zenbaki osoak gordetzen dituzte.
    2. Fitxategiak gordeko dituen C:\Tokia izeneko karpeta sortu zure konputagailuan.
    3. Adibideak ordenez exekutatu eta landu itzazu.
  • Mintegian ikusitakoa:
    • Assign prozedura.
    • Rewrite eta Reset prozedurak.
    • Read eta Write prozedurak.
    • Close prozedura.
    • FileExists funtzioa eta SysUtils unitatea.
    • Eof funtzioa.
    • FilePos funtzioa.
    • Seek prozedura. 
  • Mintegian ikusi ez duguna baina eskola magistraletan aipaturik dagoena:
    • FileSize funtzioa.
    • Truncate prozedura.
    • Erase prozedura.
    • Rename prozedura.

  • Fitxategien baliabideak ezagutzen ditugularik, fitxategiekin trebatzeko adibideak prestatu dira. Adibideak exekutatu aurretik hiru iruzkin:
    1. Fitxategi hauek zenbaki osoak gordetzen dituzte.
    2. Fitxategiak gordeko dituen C:\Datuak izeneko karpeta sortu zure konputagailuan.
    3. Adibide guzti hauek FITXATEGIEN GAINEKO ERAGIKETAK atalean dauzkazu.
  • Mintegian egindakoa:
    • Fitxategi bat sortu.
    • Fitxategi baten existentzia.
    • Fitxategi oso bat prozesatu:
      • Fitxategi baten edukia ikusi.
      • Fitxategi bat bitan banatu.
    • Fitxategi batean bilaketa bat egin (honen haritik bilaketa array batean birpasatu dugu).
    • Fitxategi baten edukia array batera pasatu.

2019(e)ko apirilaren 8(a), astelehena

31. astea | mintegia prestatzen

31. astea (2019/04/15) mintegirako eginda ekarri behar dena

Fitxategiak lantzeko hainbat baliabide gure eskura daukagu. Fitxategien baliabideak ezagutzeko adibideak prestatu dira. Adibideak exekutatu aurretik hiru iruzkin:
  1. Fitxategi hauek zenbaki osoak gordetzen dituzte.
  2. Fitxategiak gordeko dituen C:\Tokia izeneko karpeta sortu zure konputagailuan.
  3. Adibideak ordenez exekutatu eta landu itzazu.
Adibide-ariketak:
  • 1FitxategianGorde.pas fitxategi bat sortu Rewrite prozeduraren bitartez, hamar datu idatzi fitxategian, eta bukatzeko fitxategiaren edukia pantailaratu.
  • 2FitxategiaIrakurri.pas existitzen den fitxategia zabaldu Reset prozeduraren bitartez, eta dituen hamar elementuak pantailaratu.
  • 3FitxategiarenExistentzia.pas fitxategi existitzen den ala ez aztertu FileExists funtzioa erabiliz, funtzio honek SysUtils unitatea behar du, horregatik programaren hasieran USES SysUtils agindua derrigorrezkoa da.
  • 4FitxategiaEOF.pas fitxategiaren erakuslea fitxategiaren bukaeran dagoenean EOF funtzio boolearrak TRUE itzultzen du, End Of File egia baita.
  • 5FitxategiaSeekFilePos.pas hurrengo idazketa ala irakurketa fitxategiaren zein posiziotan gertatuko den Seek prozedura eta FilePos funtzioarekin bermatuko dugu, fitxategiak zenbat elementu dituen ezagutzeko FileSize funtzioa erabil daiteke.
  • 6FitxategiaMoztu.pas zabalik aurkitzen den fitxategia moztu Truncate prozeduraren bitartez, erakusleak adierazten duen posiziotik aurrerako datuak galduz.
  • 7FitxategiaEzabatu.pas itxita aukitzen den fitxategia ezabatu Erase prozeduraren bitartez, fitxategia diskotik ezabatuko da.
  • 8FitxategiaBerrizendatu.pas itxita aukitzen den fitxategiari bere izena aldatu Rename prozeduraren bitartez, fitxategia diskotik ez da desagertuko baina izen berri bati esker atzitu ahalko dugu.
  • 9FitxategiakEtaParametroak.pas prozedura eta funtzioetara fitxategiaren izena pasatuko da; azpiprograman definituko da FILE datu-motatako aldagaia, azpiprogramaren hasieran Assign egingo da, gero Reset/Rewrite (bietariko bat, egoerari dagokiona), gero datuekin lan egingo da (Read/Write) eta azpiprogramaren azkenean fitxategia itxi beharko da Close bat erabiliz.

Fitxategien baliabideak ezagutzen ditugularik, fitxategiekin trebatzeko adibideak prestatu dira. Adibideak exekutatu aurretik hiru iruzkin:
  1. Fitxategi hauek erregistroak gordetzen dituzte.
  2. Fitxategiak gordeko dituen C:\Datuak izeneko karpeta sortu zure konputagailuan.
  3. Adibide guzti hauek FITXATEGIEN GAINEKO ERAGIKETAK atalean dauzkazu.

30. astea | laborategian egin dena

30. astea (2019/04/08) laborategian egindakoa
  • Zerrenda pasatu dugu. Deitutakoen artean ez etorriak:
    • Paul Uriarte.
  • ...denbora faltagatik 30. astea | NxM taula erregistroekin izeneko ariketa egin gabe geratu da. Baina zenbaki errealak gordetzen dituen taula hau lagungarria izan daiteke zuretzat:
PROGRAM TaulaBat ;
CONST
   ALTUERA = 9 ;
   ZABALERA = 6 ;
TYPE
   tarTaula = ARRAY[1..ALTUERA, 1..ZABALERA] OF Real ;


PROCEDURE DatuzBete(VAR arTaulaBat: tarTaula;
                    VAR iAlt, iZab: Integer) ;
VAR
   i, j: Integer ;
BEGIN
   REPEAT
      Write('Eman errenkaden kopurua 1 eta ', ALTUERA, ' artekoa: ') ;
      ReadLn(iAlt) ;
   UNTIL (iAlt >= 1) AND (iAlt <= ALTUERA) ;
   REPEAT
      Write('Eman zutabeen kopurua 1 eta ', ZABALERA, ' artekoa:   ') ;
      ReadLn(izab) ;
   UNTIL (iZab >= 1) AND (iZab <= ZABALERA) ;

   Randomize ;
   FOR i:=1 TO iAlt DO
   BEGIN
      FOR j:=1 TO iZab DO
      BEGIN
         arTaulaBat[i,j] := Random*10 ;
      END ;
   END ;
END ;


PROCEDURE DatuakIkusi(CONST arTaulaBat: tarTaula;
                            iAlt, iZab: Integer) ;
VAR
   i, j: Integer ;
BEGIN
   FOR i:=1 TO iAlt DO
   BEGIN
      FOR j:=1 TO iZab DO
      BEGIN
         Write('   (', i, ',', j, ')=', arTaulaBat[i,j]:0:2) ;
      END ;
      WriteLn ;
   END ;
END ;


VAR
   arTaulaBat: tarTaula ;
   iAlt, iZab: Integer ;
BEGIN
   DatuzBete(arTaulaBat, iAlt, iZab) ;
   WriteLn ;
   DatuakIkusi(arTaulaBat, iAlt, iZab) ;

   WriteLn ;
   Write('             RETURN sakatu amaitzeko ') ;
   ReadLn ;
END.